Jaioberria




JAIOBERRIAK


Umea jaio eta lehenengo hamabi egunetan egiten da



Seme-alaba jaioberrien etorrerak berebiziko garrantzia du familientzat. Une hori heldu bezain azkar igarotzen denez, nire helburua da momentu ahaztezin hori klik batean betiko gordetzea. Zalantzarik gabe saio hau da egiten dudan berezienetakoa.

 Nire helburu nagusia da argazkiak gozoak, bereziak eta magia handikoak izateaz gain, zuentzat esperientzia ahaztezina izatea. Jaioberrien argazki-saioak bi modutan egiten ditugu: Jaioberriak posatzen-saioa (3-4 ordu iraungo ditu), eta Jaioberria era naturalean (2 ordu inguruko iraupena izango du).




Jaioberriak posatzen

Nahiz eta jaioberriaren gurasoek zein anai-arrebek ere lekua izango duzuen saio honetan, ume jaioberria izango da protagonista nagusia. Saioa umea lo dagoela egiten dut, eta beti bere erritmoa errespetatuta. Argazkiak puf baten gainean egiten ditut, umea erosoago dagoen moduan jarrita, baina haurra behartu edo arriskuan jarri gabe. 

Estudioan ditudan oihalen artean gustukoen dituzuen koloreak aukeratu ahal izango dituzue, txanoak eta diademak ere aukeran izango dituzue.

Kontuan izan ezinbestekoa dela argazki-saio hau umea jaio eta hurrengo 12 egunetan egitea, zenbat eta egun gehiago igaro, orduan eta zailagoa delako umea lo mantentzea. Horregatik, jaioberrien argazki-saioak egiteko egun gutxi ditugulako, saioa egiteko txanda haurdunaldian zehar hartzea gomendatzen dizuet, gutxi gorabeherako jaiotze-dataren araberako eguna gorde ahal izateko.




Jaioberria era naturalean

Saio honetan argazki gehienak zuekin (gurasoekin nahiz anai-arrebekin) egingo ditugu, argi naturala erabiliko dut eta ez dut haurra posatzen jarriko. Horretaz gain, saioak laburragoak izango dira, haurra beti lo egotea beharrezkoa ez delako, eta berarekin gelditu gabe lan egin dezakedalako.

Hala ere, printzipioak Jaioberriak posatzen-saioak dauzkan berberak dira: umearen erritmoa errespetatzen dut, gose bada gelditu egingo gara, eta mimo eta pazientzia handia jarriko dut saio osoan zehar. Gainera, zuek eroso sentitzen bazarete, argazki batzuk egin ditzakegu umea bularra hartzen ari den bitartean.

Nahiz eta, oso saio naturala izan, gomendatzen dut jaioberriak ahalik eta egun gutxien izatea, jaioberriaren ezaugarriak (azazkalak hautsita, fetu-posizioa, ezkatatzea larruazalean) klik batean gorde ahal izateko.


Konbinatu daiteke?

Noski. Nahiz eta poseen saioa aukeratu, familiarekin argazkiak egingo ditugu. Saioarekin hasteko, hainbat pose-argazki egingo ditut puff gainean, eta, ondoren, familia-argazkiak egiteko aukera izango duzue, argiztapen naturalarekin. Jaioberria eta familia aukeratzen baduzue, berriz, koloretako ohialetan argazkiak egiten ahaleginduko naiz; hala ere, argazki naturalagoak egingo ditut eta ez dut haurra posatzen jarriko.


Arropak

Umea biluzik egongo da argazki-saio osoan. Zuek arroparen batekin argazkiren bat egitea nahi izanez gero, aurrretik esatea eskertuko dizuet, horrela, aldez aurretik saioa prestatzeko aukera izango dut.

Bestalde, gurasoak nahi duzuen bezala jantzita etor zaitezkete, baina saiatu kolore neutroak erabiltzen eta elkarrekin konbinatuta etortzen. Aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen dizuet, umea biluzik egongo denez, askotan gure jantziak zikindu egiten baitira.


PREZIOAK

Txikia

350

25 argazki

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Online deskarga

Familiarekin argazkiak

KILI KLIK


 480


Argazki guztiak

Pendrivea argazki guztiekin

Familiarekin argakiak



Osoa


580


Argazki guztiak

Pendrivea argazki guztiekin

Familiarekin argakiak

20x20zm-ko albuma

Haurdunaldia 

Jaio berria

KILI KLIK


480

25 argazki haurdunaldia

25 argazki Jaio berria

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Pendrivea argazkiekin

Bikote eta seme-alabekin argazkiak




Haurdunaldia 

Jaio berria

OSOA


650

Argazki guztiak

Pendrivea argazkiekin

Bikote eta seme-alabekin argazkiak

20x20zm-ko albuma



Informazio Gehiago