Smash cake hitzak pastela zapaltzea esan nahi du, eta, beraz, argazki-saio horietan umeak tarta bat txikitzen jolas egiten duen bitartean, nik momentu dibertigarri hori klik batean gordetzen dut.
Argazki-saio hauetan bi eszenatoki erabiltzen ditut, alde batetik, tarta, eta, bestetik, urez beteriko bainuontzia. Umeek oso ondo pasatzen dute argazki-saio horietan, bai tartarekin zikinduz, baita urarekin jolas eginez ere.
Nahiz eta ohikoena lehenengo urtetxoa betetzen dutenean egitea den, edozein adinetakoa da ona klik batean gordetzeko, eta Kili Kliken adinaren araberako eszenatokiak egiten ditut.
Kontuan izan argazkiak haurraren urtebetetze egunean prest egoteko ezinbestekoa dela argazki-saioa egun hori baino lehen egitea, hilabete lehenago gutxi gorabehera.
Umeen osasuna zaintzea oso garrantzitsua da, batez ere lehendabiziko urteetan. Hori dela eta, azukrerik jan ezin dezaketen txikientzat diseinatu dut opila. Umeak opilarekin jolas egin eta gero geratzen den zatia etxera eraman ahal izango duzue; ganorazko zatia geratu bada, noski 😉.
Saio hau haurrek bainuontzi txiki batean esnearekin eta frutarekin jolas egiten duten bitartean egiten dut. Umeak barre algaraka ari direla, momentu horretako oroitzapen ederrak klik batean gordeko ditut. Zoragarria izaten da nola disfrutatzen duten ikustea.
25 argazki
Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko
Online deskarga
Opila eta bainuontzia barne
Familiarekin argazkiak
Argazki guztiak
Online deskarga
Opila eta bainuontzia barne
Familiarekin argakiak
Argazki guztiak
Pendrivea argazki guztiekin
Opila eta bainuontzia barne
Familiarekin argakiak
20x20zm-ko Albuma
25 argazki Sitter
25 argazki Smash Cake
Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko
Pendrivea argazkiekin
Familiarekin argazkiak
Argazki guztiak
Pendrivea argazkiekin
Familiarekin argazkiak
20x20zm-ko albuma