Haurdunaldia

HAURDUNALDIA



Haurdunaldi argazki-saioak

estudioan 

zein estudiotik kanpo

 (etxean edo kanpoaldean)

Haurdunaldi argazki-saioen helburu nagusia da haurdun zaudetenoi zein zuen familiari esperientzia ahaztezina bizi ahal izateko aukera ematea. Badakit haurdunaldia ilusio handiz bizi izaten duzuen bizitzaren etapa berezia dela, eta, horregatik, une ahaztezin horren edertasuna eta sorrarazten dituen kilimak klik batean gordetzeko bidea eskaini nahi dizuet.

Haurdunaldi argazki-saioak estudioan eta estudiotik kanpo (zuen etxeetako gozotasunean zein kanpoaldean -elkarrekin adostutako leku batean-) egiten ditut. Estudioko argazkiak aukeratuz gero, hainbat eszenatoki ditut etxeko tokiak irudikatzen dituztenak. Helburua da gune horietan etxean bezala sentiaraztea.


Klasikoa


Saio hauek estudioan egin ohi ditut, fondo txuria zein beltza eta argiztapen-artifiziala erabiliz.


Argi mota horrek haurdunaren gorputza eta triparen forma nabarmentzen du. Kontraste handiko argazkiak dira.

Etxean bezalaxe


Gune honetan etxean bezala senti zaitezten nahi dut, eta, horretarako, estudioko txoko batean logela bat prestatzen dut, etxeko gozotasunean egindako argazkiak direla irudikatzeko. Ahalik eta argazki naturalenak egiten saiatzen naiz, eta hori lortzeko jolasean, kilimak egiten, barrezka... ager zaitezten eskatzen dizuet.

Eszenatoki honetan argiztapen naturala erabiltzen dut, eta, horretarako, estudioan sartzen zaidan argia baliatzen dut. Kontuan izan ezazue neguan kanpoaldeko argia goiz joaten dela, eta horregatik gomendatzen dut, urte sasoi horretan, saioak goizean egitea. Ezinezkoa bazaizue, arratsaldeko lehenengo orduetan egin dezakegu.

Kanpoaldean


Kanpoaldeko saioek magia berezia dute. Eguzkia ezkutatzen den unean egin ohi ditut, argiztapen eta kolore ikusgarriekin. Eibarren bertan dauzkagun txoko ederretara joateko ohitura dudan arren, Zuek beste leku bat nahiago bazenute, esadazue eta antolatuko dugu, zuek tokiarekin gustura sentitzea ezinbestekoa baita.

Nola konbinatu?

Hiru eszenatoki horiek prezioren barruan daude, eta nahi izanez gero, hirurak konbinatu ditzakezue: estudioko bi eszenatokiak, lehenengo, eta, ondoren, kanpoaldera joan gaitezke saioa amaitzera.

Horrela egitea erabakiz gero, saioa luzea izan ohi da, estudioan ordubete/ordubete eta erdi inguru egongo gara eta kanpoaldean beste ordubetetxo bat.

Ez ahaztu argazki-saioa zuen etxean ere egin dezakegula.

Zuen nahiaren araberako saioa antolatuko dugu, eta, zer nahi duzuen jakiteko, komeni izaten da aurretik bilera bat egitea.

Noiz?

Garrantzitsuena zuek ondo sentitzea da, horregatik, gomendatzen dizuegu argazki-saioa ondo sentitzen zareten momentuan egitea. Hala ere, kontuan izan haurdunaldiaren 28. eta 34. asteen bitartean oraindik nekea horren handia ez izateaz gain, sabela borobil eta polit egoten dela, eta, berez, hori dela saioa egiteko momenturik egokiena.

Argazki-saioa egiteko erreserba bi hilabete lehenago egitea gomendatzen dizuet, batez ere, asteburuetako txandak azkar agortzen direlako.

Nola jantzi?

Garrantzitsuena zuek izatea da, eta ez argazki-saio bat egiteko mozorrotu eta gero irudiko pertsonarekin identifikatuta ez sentitzea. Horregatik, zuen egunerokotasuneko arroparekin etortzea gomendatzen dizuet. Saiatu kolore neutroak erabiltzen, protagonistak zuek izan zaitezten, eta ez zuen arroparen kolorea.

Hortaz gain, tripa ongi ikusteko arropa estuak ekarri edota kamiseta motzak tripa bistan atara ahal izateko. Barruko arroparekin ataratzea nahi baldin baduzue, alegina egin barruko erropa polita ekartzeko, enkajeduna esaterako. 

Norekin?

Saioa nahi duzunarekin egin dezakezu; bikotekidearekin, familiako hainbat kiderekin, etxeko maskotarekin, lagun batekin... zure aukera da.



Prezioak

Txikia

180

15 argazki

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Online deskarga

Bikote eta seme-alabekin argazkiak

KILI KLIK

360

Argazki guztiak

Online deskarga

Bikote eta seme-alabekin argazkiak


Osoa


460


Argazki guztiak

Pendrivea argazki guztiekin

Bikote eta seme-alabekin argakiak

20x20zm-ko Albuma


Haurdunaldia 

Jaio berria

KILI KLIK


480

25 argazki haurdunaldia

25 argazki Jaio berria

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Pendrivea argazkiekin

Bikote eta seme-alabekin argazkiak


Haurdunaldia 

Jaio berria

OSOA


650

Argazki guztiak

Pendrivea argazkiekin

Bikote eta seme-alabekin argazkiak

20x20zm-ko albuma



Informazio Gehiago