GABONAK 2024

GABONAK 2024

Gabonak iristear dira, eta egun horietako magia itzuli da berriz ere Kili Klikera


Gabonak magiaz beteriko egunak izaten dira nire etxean, eta ilusio eta emozio berarekin antolatzen ditut Kili Klikeko Gabonak ere.

Magia hori klik batean gordetzeko bi eszenatoki sortu ditut (tximinuaduna eta baso elurtua), eta aukeratzen duzuen pack-a aukeratuta ere, bietan egingo ditugu argazkiak. Saioak ordubetekoak izango dira, eta horrela nahi izanez gero, dekoratu aldaketarekin batera arropa aldatzeko aukera ere izango duzue.

Hala ere, kontuan izan basoaren eszenatokia txikia dela, eta horregatik ez dugula dekoratu horretan familia argazkirik egingo, helduak agertzen diren argazkiak tximiniadun gunean egingo ditugu.





Tximinia


Aurten gure tximinia guztiz eraldatu dugu, argitasuna eman nahi izan diogu, eta horretarako txuriz margotu dugu. Horretaz gain, adreilu zuriz jositako pareta eder batekin eta argitasun polita ematen digun lehoi eder batekin borobildu dugu dekorazioa.

Etxean bezalaxe sentituko zarete tximiniadun logela eder honetan.

Baso elurtua


Magikoa den baso elurtu zoragarri bat eraiki dugu. Bertan arbola eder bat izango dugu, baita argi magikoa eragiten duen farola bat ere. Gainera, benetakoa den eta aspaldikoa den trineo bat ere erabiliko dugu argazkiak egiteko. Eszenatoki honetan egingo ditugun argazkiak magikoak izango dira.

PREZIOAK

Txikia

95

10 argazki

Galeria pribatua argazkiak aukeratzeko

Online deskarga

2 eszenatoki

KILI KLIK


 160


Argazki guztiak

Online deskarga

2 eszenatoki